lunes, 9 de mayo de 2011

IHAUTERIAK

Martxoko lehendabiziko astean, martxoaren 4an, ostirala,  eskolako ihauteriak ospatu genituen.

Eskolako ikas-talde bakoitza lantzen ari ginen proiektuko gaiaren mozorroa prestatu genuen. Horrela, gu, Haur Hezkuntzakoak, erlez joan ginen eta Lehen Hezkuntzako taldeak honako mozorroak zituzten:

- 1go eta 2. mailakoak, ugalketarekin erlazionaturiko jantziak (espermatozoide, obulu, emakume haurdunak, ekografia...).

- 3. eta 4. mailakoak, gorputzeko hezur eta giharrekin erlazionaturiko mozorroak (eri edo gaixoak, mediku, radiografia...).

- 5. eta 6. mailakoak, sorginez, trogloditaz... mozorrotu ziren.

Egun horretan, goizean goiz, ikasle nahiz irakasle guztiak eskolan bildu ondoren, mozorrotu ginen.

Geroago, autobusa hartu eta Itsasora, bailarako herri batera, abiatu ginen kalejira bat egitera. Bertan, herrian barrena, kalejira egin ondoren, gurasoek ostatuan prestatutako hamaiketako izugarria gosaldu genuen. Patxadaz egon ginen elkartean.

Ederki gosalduta, herriko plazara kilikiekin jolastera joan ginen. Gero, musika jarri eta dantzan aritu ginen.

Eguerdian, eskolara bueltatu eta bokata bat jan genuen. Eguna amaitzeko, polikiroldegian antolaturiko jolasetan jolasteko aukera izan genuen.

Azken batean, ederki pasatzeko jai-giroa sortu zen!




No hay comentarios:

Publicar un comentario