lunes, 9 de mayo de 2011

IHAUTERIAK

Martxoko lehendabiziko astean, martxoaren 4an, ostirala,  eskolako ihauteriak ospatu genituen.

Eskolako ikas-talde bakoitza lantzen ari ginen proiektuko gaiaren mozorroa prestatu genuen. Horrela, gu, Haur Hezkuntzakoak, erlez joan ginen eta Lehen Hezkuntzako taldeak honako mozorroak zituzten:

- 1go eta 2. mailakoak, ugalketarekin erlazionaturiko jantziak (espermatozoide, obulu, emakume haurdunak, ekografia...).

- 3. eta 4. mailakoak, gorputzeko hezur eta giharrekin erlazionaturiko mozorroak (eri edo gaixoak, mediku, radiografia...).

- 5. eta 6. mailakoak, sorginez, trogloditaz... mozorrotu ziren.

Egun horretan, goizean goiz, ikasle nahiz irakasle guztiak eskolan bildu ondoren, mozorrotu ginen.

Geroago, autobusa hartu eta Itsasora, bailarako herri batera, abiatu ginen kalejira bat egitera. Bertan, herrian barrena, kalejira egin ondoren, gurasoek ostatuan prestatutako hamaiketako izugarria gosaldu genuen. Patxadaz egon ginen elkartean.

Ederki gosalduta, herriko plazara kilikiekin jolastera joan ginen. Gero, musika jarri eta dantzan aritu ginen.

Eguerdian, eskolara bueltatu eta bokata bat jan genuen. Eguna amaitzeko, polikiroldegian antolaturiko jolasetan jolasteko aukera izan genuen.

Azken batean, ederki pasatzeko jai-giroa sortu zen!




viernes, 6 de mayo de 2011

ESKOLAKO AURKEZPEN PEDAGOGIKOA

UTOPIA ERREALITATE

Eskola bat munduan egoteko eta bizitzeko modu bat da.
Herriaren nortasun eta kulturan oinarritutako gune bat da.
Harremanak sortzeko eta elkarbizitzeko toki bat da.
Elkarrengandik ikasteko espazio bat da.
Aniztasuna aberastasun iturri gisa kontsideratzen duen eremu bat da.
Alaitasuna kutsatzen duen amets bat da.
Utopia bilatzen duen errealitate bat da.
Denok zaindu beharreko altxor bat da.
Denon artean etorkizuna eraikitzeko bide bat da.

Azken finean, denon erantzunkizuna da ametsak errealitate bihurtzeko eginkizuna.


Hemen duzue gure eskolaren izatearen eta egitearen oinarria, hots, nondik-norakoa.


lunes, 2 de mayo de 2011

JOSTAILUAK EGITEKO PROPOSAMENAK

Gaur egun, nahiz eta gure eskura jostailu asko izan, zelako poza sentitzen dugun gureak asmatzen eta egiten ditugunean, eh?

Hori dela eta, atal honetan, jostailu tradizionalak prestatzeko bideoak izango dituzue, lagunak. Bertan, modu erraz batean, beharrezko materialak eta sortze-prozesuaren urratsak aurkituko dituzue. Gurasoekin, lagunekin, anai-arrebekin..., nahi duzuen pertsonekin, egin ahal izateko. Ongi pasatzeaz gain, gauza asko ikasteko eta materiala birziklatzeko aukera ere izango duzue.

Hementxe daude lehendabiziko bi proposamenak, Edurne eta Ioritzek egindakoak: telefono bat eta bola-zulo bat, hurrenez hurren. Horretarako, irudietan klik egin.

Ikusiko duzuenez, bururatzen zaizuen edozein ideia baliagarria suerta daiteke jostailu berri bat prestatzeko!

Animatu zaitezte eta zuen ideiak eta jostailuak besteokin partekatu!





TXONTXONGILO ANTZERKIA

Ezagutzen al duzue "Bremengo musikariak" ipuina? 
Grimm anaien ipuin famatua da, betiko istorio bat. Protagonistak baserriko lau animalia dira: astoa, txakurra, katua eta oilarra. 
Agian, ezagunagoak suertatuko zaizkizue "Trotamusikariak" izeneko marrazki bizidunak, eh? 

Istorioa gustuko genuenez, aspaldiko ipuin hori eguneratzea eta moldatzea erabaki genuen Haur Literaturako txontxongilo antzerkia prestatzeko: "Amezkoako txaranga".
Lan horretan lau lagun aritu gara (Maite, Amaia, Ioritz eta Edurne) eta honakoa izan da gure sortze-prozesua:

- Lehendabizi, gidoia egin genuen ipuina antzerki bihurtuz.

- Gero, beharrezko eszenatoki, txontxongilo eta grabaketa-materialak zehaztu eta prestatu genituen.

- Azkenik, grabaketa burutu eta bideoa Movie Maker programarekin sortu genuen.

Prozesu luze eta konplexu honetan, oso ongi pasatzeaz gain, asko ikasi dugu eta hori guztia azken emaitzan islatzen dela uste dugu.

Beraz, txontxongilo antzerki dibertigarria ikusteko, argazkiaren gainean klik egin. 

EZ ZARETE DAMUTUKO!
-Ioritz eta Edurne-

jueves, 28 de abril de 2011

ERLEAK WEBQUEST

Gure eskolako haurrek "ERLEAK" proiektua landu dutenez, webquesta gai horren inguruan egitea erabaki dugu. Lana garatzeko, gure taldearen nolakotasunak (adina, kopurua, interesak...) kontuan izan ditugu.

Webquesta ikusteko, erle hauen gainean klik egin.


miércoles, 20 de abril de 2011

PROIEKTUAREN INGURUKO JOLASAK

Hona hemen ongi pasatzeko eta asko ikasteko 5 jarduera. 

Zeri buruzkoak izango dira?    
AHHH...

Sartu eta asmatu!


lunes, 21 de marzo de 2011

KONTZEPTU MAPA: teknologia berriak HHn

Hezkuntza arloko Teknologia Berrien ikasgaian murgiltzeko, gai honen inguruko artikulu bat hartu eta ideia garrantzitsuenak honako kontzeptu mapetan islatu ditugu. Kasualitatez, biak testu berdinean oinarritzen dira (Carmen López Escribanoren "Las Nuevas Tecnologías y la Educación Infantil").
Hala ere, ikus daitekeenez, mapak erabat ezberdinak dira.