lunes, 21 de marzo de 2011

KONTZEPTU MAPA: teknologia berriak HHn

Hezkuntza arloko Teknologia Berrien ikasgaian murgiltzeko, gai honen inguruko artikulu bat hartu eta ideia garrantzitsuenak honako kontzeptu mapetan islatu ditugu. Kasualitatez, biak testu berdinean oinarritzen dira (Carmen López Escribanoren "Las Nuevas Tecnologías y la Educación Infantil").
Hala ere, ikus daitekeenez, mapak erabat ezberdinak dira. 




lunes, 14 de marzo de 2011

EGUNEZ-EGUNEKOA

Hemen duzue gure gela! Ikusi zeinen dotore eta handia den!











Bertan ekintza ezberdinak burutzen ditugu, asteko antolamendu honi jarraituz:



ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA


9:30-11:10

KORROA + TXOKOAK

11:10-12:00


GOSARIA + JOSTALDIA


12:00-12:30

Protagonista



Erlajazioa


Laborategia

Ipuina

Protagonistaren liburu ibiltaria

12:30-13:10

Erlijioa/Txokoak

Ipuina

Proiektua edo Protagonistaren gurasoak


Ipuina

13:10–14:50

BAZKARIA+ SIESTA

BAZKARIA+ SIESTA

ETXERA

BAZKARIA+ SIESTA

BAZKARIA+ SIESTA

14:50-16:30

Psikomotrizitatea

Antzerkia


Kantak, olerkiak…

Irakasleen antzerkia



Orain, ekintza horietan egiten duguna erakutsi eta azalduko dizuegu.

TXOKOAK

Bederatzi txoko ezberdinetan aritzeko aukera dugu, haur hezkuntzako gelen ateak irekitak egoten baitira.  Bertan, zikloko haur guztiak biltzen gara (3,4 eta 5 urteko haurrak) eta, horrela, aldibereko elkarrekintzaren bitartez, gure lagunen harreman sarea era natural batean zabaltzeko aukera dugu.

Zer da txoko bat?
Txokoak espazio edo gune irekiak dira eta horietan haurrek material guztia haien eskura dute (material asko egituratu gabekoa izaten da). Gelako txokoak diseinatzerako orduan, haurren gurariak eta lortu nahi diren helburu didaktikoak batzea bilatzen da, haurrak gustora, interesatuak eta motibatuak egon daitezen. Horretarako, irakasleak gelako txokoak estetikoki atseginak eta erakargarriak izan daitezen saiatzen dira. Txoko batzuk finkoak dira (etxea, plastika edo informatika txokoa, adibidez) eta, beste batzuk, aldakorrak (gurari eta beharren arabera moldatzen direnak).

Nola aritzen gara txokoetan?
Txokoen aukeraketa "librea" izaten da, baina txoko bakoitzean egon gaitezkeen haur kopurua mugatua dago. Horrela, ez gaude denbora guztian txoko berean eta aukera ezberdinak ezagutzen ditugu. Jolas librea, irudimena, elkarbizitzarako arauak, autonomia eta harremanak, besteak beste, lantzen ditugu.

Guk jolasten dugun bitartean, zer egiten dute irakasleek?
Behaketa koadernoan bere taldeko haurren lorpenak, zailtasunak, ekoizpenak, jarrerak… jasotzen dituzte. Bestetik, beti guri laguntza emateko prest daude.
        


PROIEKTUKA LAN EGITEA

Gure eskolan proiektuka egiten dugu lan. Egunero (asteazkenetan izan ezik), goizeko azken saioan proiektuaren inguruan lan egiteko momentua heltzen da. Programazioko proiektuak haurren ohiko interes edo motibazioetatik sortzen dira (nahiz eta aldez aurretik irakasleek planifikatuak izan, egoera berrirako moldatu edo aldatzen dira) edo guk, bat-batean, proposatzen ditugun gaiak ere izan daitezke.

Normalean, egunkariko irakurketan nahiz jolas librean antzematen dira interes berezia sortzen dizkiguten gaiak. Interesgunea erabakita dagoenean, dakiguna eta jakin nahi duguna denon artean zehazten dugu eta… lanari ekiten diogu!

Orain arte, “Edurne Pasabanen 14 zortzimilakoak”, “Alakrana untziaren bahiketa”, “Krisi ekonomikoa” eta “Erleak” landu ditugu. Asko ikasi eta oso ondo pasa dugu!

Nahi baduzue, hemen erleen inguruko proiektuaren nondik-norakoak ikusteko aukera duzue.





PROTAGONISTA

Astero, gelako lagun bat protagonista izaten da. Hori dela eta, egunero protagonistaren inguruko jarduera bat egiten dugu:

- astelehena: protagonistak etxetik bospasei argazki ekartzen ditu. Korroan, familiarekin, lagunekin edota bakarrik agertzen den argazkiak erakusten ditu azalpen batzuk emanez. Gero, kartulina handi batean itsasten ditu eta gelan geratzen da denok ikusi ahal izateko.

- asteartea: protagonistak bere esku-aztarnak paper batean inprimatzen ditu eta irakasleak bere altuera neurtzen du.

- osteguna: denok protagonistaren erretratoa marrazten dugu.

- ostirala: irakasleak kartulinako argazkiekin eta protagonistak astean zehar egindako lanekin liburuxka bat egiten du eta protagonistari ematen dio. Gelako lagun guztioi erakutsi ondoren, liburuxka etxera eramaten du.

- asteko egun batean, protagonistaren familiako kideren bat edo lagunen bat klasera etortzen da eta proposamen berezia eskaintzen digu: maskarak egitea, kartulinen bidez istorio bat kontatzea, dantza bat edo abesti bat erakustea, errezetaren bat prestatzea, ponpa erraldoiak egitea, bere lanbidearen inguruko azalpenak ematea… Jarduera honetan parte hartzeko, ez da beharrezkoa euskara jakitea.



PSIKOMOTRIZITATEA

Acouturierren ereduari jarraituz, psikomotrizitatea umeek euren emozioak ekintza ezberdinen bitartez askatzeko bidea da.

Astean behin, bigarren pisuko psikogelara joaten gara. Gela horretan, psikomotrizitateko hainbat materialekin jolasten gara; hala nola: goma-espumazko moduluak, tamaina ezberdinetako koltxonetak, espalderak, ispiluak, oihalak...

Saio guztiak ezberdinak diren arren, beti erritual berberak jarraitzen ditugu:

- Gelara iritsi eta, banku batean eserita, zapatak kentzen ditugu.

- Estiren laguntzaz, psikomotrizitateko arau nagusiak (ez minik eman, ez bultzatu eta ez gehiegi oihukatu) birpasatzen ditugu.

- Estik “bat, bi eta hiru” kontatutakoan, korrika joaten gara berak aurretik eraiki duen goma-espumazko horma botatzera.

- Jolas librerako garaia da! Aukerak infinitoak dira: espalderetara igo, saltoak eta txiribueltak eman, eraikuntzak egin, oihalekin jolas sinbolikoan aritu...

- Batzuetan, saioan egindakoa edo bizitako sentipenak marrazki baten bidez adierazteko denbora dugu. Bestela, erlaxapen saio bat egiten dugu edo ipuin bat kontatzen digu Estik.

Psikomotrizitate saioan zehar, irakaslea erne egoten da gu behatzeko eta egoera gatazkatsuak edo mingarriak ekiditeko.



ANTZERKIAK

Antzerkia asko gustatzen zaigun egunerokotasuneko ekintza da. Bi motatako antzerkiak ditugu: alde batetik, guk egiten duguna eta, bestetik, irakasleek guretzako prestatzen dutena. Mezu eta balore asko ikasten ditugu antzerkiaren bitartez.

Ikasleen antzerkia: astelehen arratsaldetan, antzezle edo aktore-aktoresa bihurtzen gara. Antzezlan obra txikiak egiten ditugu, guk pentsatuak eta inprobisatuak edo irakurritako ipuin bateko dramatizazioa eginez. Estik grabatzen ditu eta, ondoren, lana pantailan ikusten dugu.     
  
Irakasleen antzerkia: astea amaitzeko, gure irakasleek prestatutako antzezlanaren ikusle bilakatzen gara. Gai ezberdinetako antzerkiak burutzen dituzte. Horrela,  antzerkiaz gozatzea edo adierazpen mota ezberdinak ezagutzea lortzen dugu. Gainera, irakasleak haurren ohiko egoeratan ikustaraztea dibertigarria eta hezigarria suertatzen da (irakasleak gure lekuan jarrita, nola bizitzen dugun gogoratzea eta sentitzea lortzen dugu).

Hurrengo irudietan gure irakasleak “UHARTEAN GALDUAK” antzezten daude.



Bideo eta informazio gehiago eskolako blogean.

EKINTZA BEREZIAK

Astero,  eskolako talde bat Esan-Erran irratira joaten da. Hortaz, guri hilabetean behin joatea tokatzen zaigu. Irratia eskolatik bost minututara dago eta, bertara, oinez joaten gara, poz-pozik.

Irratsaiorako materiala, aldez aurretik, gelan prestatzen dugu. Momentuz, abestiak, ipuinak edo elkarrizketak egin ditugu.

Irratira heltzen garenean, tekniko batek zuzeneko saioa grabatu egiten du. Ondoren, gure irakasleak eskolako blogera igotzen du guraso guztiek entzuteko aukera izan dezaten.

Irratiaz gain, beste ekintza berezi asko burutzen ditugu: txangoak mendira hostoak jasotzeko edo gaztainak biltzeko, inguruko baserrietara bisitak animaliak ikusteko, errezetak prestatu eta partekatzen ditugu… eta ezin dugu aipatu gabe utzi gure laborategiko zenbait ikerketa.



Bideo eta informazio gehiago eskolako blogean.

KAIXO, LAGUNAK!

Oihanzabal ikastetxeko 3 urteko taldea gara. Hamalau lagun gaude gelan eta Esti da gure irakaslea.



Gure eskola Jaunsarats herrian dago (Nafarroa) eta Basaburua bailarako herri ezberdinetako haurrak biltzen gara bertan.



Eskola txikia eta oso gertukoa da: 3-12 urte bitarteko 74 lagun gaude eta 10 irakasle ditugu. Baso baten ondoan kokatuta dagoenez, askotan inguruko naturaz gozatzera irteten gara.

Gure eskola ALTXOR bat da!

Udara, Iune, Ireber, Maddalen,
Maddi, Zuriñe, Leyre, Eneko,
Udane, Bastian, Xabi,
Naia, Manu eta Asier.


ESPERO DUGU GURE LANA ZUEN GUSTUKOA IZATEA!